Markagailua irauli eta hiru puntuak lortu ditu Mondrak (2-1)

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko mar. 2a, 19:45

Iker Sanchezek lortutako bi golei esker, Arrasateko taldeak 2-1 irabazi dio Añorgari. Mondrak markagailua irauli behar izan du Añorgak gola 10. minutuan eskuratu ondoren.

Mojategin gelditu dira hiru puntuak, Mondrak gogor borrokatu eta markagailua irauli ondoren. Izan ere, Añorgak ezustekoa eman du –sailkapeneko azken postuetan dago taldea– eta norgehiagokako 10. minutuan eskuratu du gola. Horrela, Arrasateko taldeak kontrako emaitzari aurre egin behar izan dio.

Berdinketaren gola Iker Sanchezek eskuratu du bigarren zatiko bosgarren minutuan, bere anai Axierren pase bati esker. 1-1ekoarekin erosoago ibili da etxeko taldea Mojategiko berdegunean, eta neurketako 54. minutuan, Iker Sanchezek 2-1ekoa ezarri du markagailuan.

Ohorezko Erregionalezko beste partidei dagokionez, Bergarak 0-0 berdindu etxetik kanpora Amaikak Bat taldearen kontra, eta UDAk porrota jaso du (2-1) Irungo Real Unionen aurka. Mondraren garaipenari esker, arrasatearrek Bergara gainditu dute sailkapenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak