Ekin emakumeak elkarteko Jasone Giraldok egin zuen erakusketaren aurkezpena. "Hiru hitzetan laburbilduko nuke hemen jasotzen dena: emakumea, sormen prozesuak eta adorea. Emakumea, emakumeon espresio zabal eta gordinak agerian uzten dituelako. Sormen prozesuak, artista bakoitzak, introspekzio ariketa bat eginez, bere begiradatik, mundua ikusteko eta ulertzeko era ezberdin eta anitzak daudela erakusten duelako. Eta adorea, artearen munduan emakume izateak dakarren zamari aurre eginez, sinisten duten horretan, etsi gabe, dihardutelako".