Aratusteetako kontzertua eskaini dute Arrasate Musikaleko kideek

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko martxoaren 1a

Musika-tresna eta estilo ezberdinak jorratuz, eta mozorrotuta, Arrasate Musikaleko kide eta talde ezberdinek emanaldia eskaini dute Amaia Antzokian. Besteak beste, perkusio taldeak Coldplay taldearen Viva la Vida abestia jo du –bideoan–.

Haurrak eta helduak Amaia antzokiko agertokira igo dira, mozorroak jantzita, kanta eta doinu ezberdinak publikoarekin partekatzeko helburuarekin. Guns N' Roses taldearen Sweet Child O' Mine, The Beatlesen Yesterday eta beste hainbat doinu ezagun entzun ahal izan dira gaurkoan Arrasateko antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak