Sare sozialetan egin dute publiko itzulera: "Azken bost urtietan geldi egon ostean barruko harra gero eta handiagoa egin da eta egundoko gosea dauka! Bi kontzertu eskainiko ditugu eta ez dugu uste ezer asetzeko balioko duenik, baina tira! Balio dezala behintzat pogo on batzuk egin, lagun zahar eta berriekin batu eta punk-rock gau zoro batzuetaz gozatzeko".
