Bulkada berrien garaia da ekimeneko kideek egindako deialdiari lagun askok erantzun diote, eta aparteko eguraldia lagun, goiz pasa polita izan dute.
Monterrondik abiatu eta Anporretan geldialdia egin dute Intxorta 1937 elkarteko kide den Juan Ramon Garairen azalpenak entzuteko. Ezin gusturago jaso dituzte herriko historiaren gaineko kontuak eta pasadizoak.
Poliki-poliki, Maetzerrekatik Udala auzora iritsi dira, eta bertan bazkaldu dute 55 bat lagunek giro ederrean. Helduak eta gazteak, lagun zaharrak eta berriak elkartuta, sasoi bateko kontuak gogora ekartzeko eta berrien gainean berba egiteko aitzakia polita izan dute.