Kalea errugbi zelai bilakatu dute Arrasaten

Miren Arregi Amasorrain 2019ko otsailaren 23a

Gaztetxoak errugbira gerturatzeko helburuarekin egin dute arratsaldean Errugbia Kalera ekimena Arrasaten. Sei urtetik 12 urte arteko neska-mutikoak batu dira Garibain. Giro ederrak lagunduta, era askotako jolasak egin dituzte. Errugbi Eskolako kideek adierazi dutenez, pozik daude kirol horrek Arrasaten duen zale eta kirolari kopuruarekin, baina, gaztetxoenen kasuan, kopuruak areagotzea nahiko lukete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak