'Humanity herriz herri' ikuskizunaren estreinaldia baliatu dute elkarretaratzea egiteko

Miren Arregi Amasorrain 2019ko otsailaren 23a

Ordainduko eta Eskuratuko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo Amaia Antzokiaren aurrean, 'Humanity herriz herri' ikuskizuna hasi aurretik. Sinfonia Kooperatiboaren aurrestreinaldia baliatu zuten bi taldeetako kideek salatzeko, euren esanetan, "Mondragon Taldeak bere irudia zuritzeko egin duen propaganda saiakera bat" dela ikuskizuna.

Hain zuzen ere, Mondragon Taldeko zuzendariei humanitatea exijitu zieten, eta salatu zuten, "humanismoa, balore kooperatiboak eta ekonomia soziala predikatzen duten horiek sentsibilitate falta izugarria erakutsi" dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak