Kooperatiben soinu banda jasotzen duen emanaldiaren aurrestreinaldia da atzo egin zutena; irailaren 14an eskainiko baitute Gasteizko Buesa Arenan Mondragon Taldeak askotariko sortzaileekin ehundu duen 'Humanity at music'.
200 lagunetik gora igo ziren atzo, Amaia Antzokiko taula gainera: Goikobalu Txiki eta helduen abesbatza; Arizmendi Ikastolako Abesbatza; Bilboko Iubilo Abesbatza; Arrasate Musikaleko Orkestra; Olatz Pagaldai aktorea; Amets Arzallus bertsolaria... Pilar Kaltzada kazetariak gidatu zuen saioa. Askotariko diziplinetatik edan ahal izan zuen ikusleak. Bertsolariak egon ziren, baita aktoreak eta ilustrazioak ere; baina oinarri-oinarrian, musika.
Izen handiko sortzaileekin sortutako sinfoniaren zati bat erakutsi zuten atzo Arrasaten. Osoa, irailaren 14ko Gasteizko emanaldian erakutsiko baitute. Obertura batekin hasi zen eta ondoren etorri ziren sinfonia osatzen duten zortzi kantuetatik beste hiru. Musikaren erritmora, kooperatibagintzaren hasierak, elkarlanaren garrantzia, ezagutzaren eta ikastearen balioak, pertsonaren eta komunitatearen garrantzia eta abar, irudikatu eta balioan ipini zituzten. Horiek guztiak, bertso, poesia eta antzerkiaren bitartez indartu zirelarik.
Esaterako, Amets Arzallus bertsolariak Auzolana Elkarlan deituriko bertsoa egin zuen:
Gaur, 19:30ean
Gaur, 19:30ean, berriz ere eskainiko dute 'Humanity herriz herri', Amaia Antzokian. Gero, ikuskizunak herriz herrikako bideari ekingo dio eta azken emanaldia, esandako moduan, irailaren 14an egingo da, Buesa Arenan.