Wi-fi publikoaren "proiektu aitzindaria" asteazkenean jarriko da martxan

Maialen Regueiro 2019ko ots. 22a, 10:17

2018ko azaroan Arrasateko udal kiroldegia eta Euskararen plazan wi-fi gune bana jarri ziren, dagoeneko jarrita zeudenei gehitu zirenak –Arimazubi, Laubide, Biteri–. Hala, Victor Fuentes buru duen Teknologia Berrien batzordeak, asteazkenean, hilaren 27an, jarriko du abian "proiektu aitzindaria". 

Proiektu honen aurrekontua 16.932,95 euro dira eta zerbitzu honi esker, herritarrek zein Arrasatera datozen bisitariek internetera konektatzeko "konexio azkarra eta fidagarria" izango dute, aipatutako bost gune horietan. Hasieran eta froga gisa, zerbitzua doakoa izan da, baina aurrerantzean bezeroek abonu bat ordaintzeko aukera izango dute ezaugarri hobeak dituen konexio batera konektatu ahal izateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak