'Familia jolasean' ekimena eta martxorako ekintza bereziak, Arrasateko ludoteketan

Maialen Regueiro 2019ko ots. 20a, 15:22

Okendo ludotekan egiten den Familia jolasean ekimenak orain arte izandako harrera ona dela eta, beste hitzordu bat antolatu dute otsailaren 24rako. 17:00etan hasi eta 19:00ak bitartean 0-8 urte arteko haur eta familiek jolasteko aukera izango dute. Horrez gain, martxorako hiru ekintza berezi antolatu dira: yoga tailerra, sormen koktela eta street boulder. 

Martxoko ekintza bereziak

Martxoan Arrasateko ludoteketako erabiltzaileek hiru ekintza bereziez gozatzeko aukera izango dute. Lehena, martxoaren 1ean izango da Usaetxeko ludotekan. 4 eta 7 urte bitarteko haurrek yoga tailerraz gozatu ahal izango dute, 17:30etatik 19:00ak bitartera. Martxoaren 15an, berriz, sormen koktela egingo duute Okendoko ludotekan, 17:00etatik 19:00ak bitartean. Azkenik, street boulder ekintza egingo dute martxoaren 29an, Santamainako ludotekan, 17:00etan hasi eta 19:00ak bitartean. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak