Igor Meltxorrek kirol apustuen gaineko hitzaldia egingo du hilaren 27an

Xabi Gorostidi 2019ko otsailaren 20a

Gazte bat kirol apustu bat egiteko prest.

Burujabe askoz hobek eta Sortuk antolatuta Zer dago kirol apustuen atzean? izeneko saioa egingo du, eguaztenean, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean. Apustu etxeen gorakada, hauek kirol taldeekin dituzten harremanak, eta hauekiko mendekotasuna bezalako gaiak jorratuko ditu kazetari eta ikerlari ortuellatarrak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak