Autogobernu ponentziako elkarguneak herritarrekin partekatzeko saioa, hilaren 26an

Xabi Gorostidi 2019ko ots. 20a, 10:08

Gure Esku Dago dinamika ziklo berri irekitzen dabil, herritarren ituna erabakiaren itun bilakatu dadin. Hori lortzeko, Autogobernu Ponentzia mugarritzat jotzen dute, eta bertan lantzen ari diren adostasunak herritarrei helarazteko mahai-ingurua egingo dute martitzenean, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos  alderdietako kide banarekin. 

Saioa datorren martitzenean egingo dute, 18:30ean, Kulturateko areto nagusian, eta bertan honako lagunek hartuko dute parte:

  • Luke Uribe-Etxebarria (EAJ)
  • Pello Urizar (EH Bildu)
  • Julen Bollain (Elkarrekin Podemos)
  • Moderatzailea: Irati Elizalde (GED)

Zera adierazi dute saioa antolatzaile diren Arrasateko Gure Esku Dago dinamikako lagunek: "Autogobernu ponentziak eragingo duen estatus politiko berri baten atarian gaudenez, sukalde lanetan, berau lantzen ibili direnen ikuspuntuak, argudioak eta, batez ere, akordio eta elkarguneak herriratzea ezinbestekotzat jo dugu. Beraz, datorren otsailaren 26an, arratsaldeko 18:30ean, Kulturateko Areto Nagusian, Arrasateko GEDk antolatutako mahai inguruan, aukera ezin hobea izango dute herritarrek autogobernu ponentziak eman dituenak zuzen zuzenean ezagutzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak