Gurasoentzako hiru tailer egingo ditu Prebentzio Sailak

Xabi Gorostidi 2019ko ots. 19a, 16:45

Mireia Centeno psikologoak gidatuko ditu tailerrak.

Saioak Mireia Centeno psikologoak gidatuko ditu, adinka banatuta –0-5 urte, 6-12 urte eta 13-18 urte–, eta bakoitzean sei saio egingo dituzte: martxotik ekainera. Izen emateak martxoaren 1a baino lehen, 'Arrasate.eus' webgunean, BAZen edo 943 25 20 07 telefonora deituz.

0 eta 5 urte bitarteko haurrak dituztenei zuzenduta egongo da lehen tailerra eta hazkuntza osasuntsua gaia jorratuko dute: Saioak astelehenetan egingo dituzte, 17:00etatik 18:30eara, Kulturateko Loramendi gelan, honako egunetan:

  • Martxoaren 11an eta 25ean
  • Apirilaren 8an
  • Maiatzaren 13an eta 27an
  • Ekainaren 10ean

[Tailer honetan izena emateko egin klik hemen]

Bigarrena 6 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei dago zuzenduta, eta bertan jorratuko duten gai zentrala garapen emozional osasuntsua izango da. Saioak martitzenetan egingo dituzte, 18:00etatik 19:30eara, Loramendi gelan, honako egunetan:

  • Martxoaren 12an eta 26ean
  • Apirilaren 9an
  • Maiatzaren 14an eta 28an
  • Ekainaren 11ean

[Tailer honetan izena emateko egin klik hemen]

Hirugarrena, 13 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituztenentzako izango da, eta gaia: nerabezaroa ulertzen eta ezagutzen. Saioak astelehenetan, 18:45eatik 20:15eara, Loramendi gelan, honako egunetan:

  • Martxoaren 11an eta 25ean
  • Apirilaren 8an
  • Maiatzaren 13an eta 27an
  • Ekainaren 10ean

[Tailer honetan izena emateko egin klik hemen]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak