Arrasate literatur lehiaketa berrikuntzekin dator

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 19a, 15:59
Sari banaketa ekitaldia, iaz.

Badator 32. Arrasate literatur lehiaketa, nobedadez beteta etorri ere. Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak antolatuta 11 eta 18 urte arteko ikasleek parte hartu ahal izango dute, eta aukeran izango dituzte narrazioa, ilustrazioa eta bertso-paperak, gaztetxoenek; eta mikro-ipuina, poesia eta komikia, nagusiek.

Debagoienean bizi edota ikasten duten gazteek parte har dezakete lehiaketan, LH 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte.

Hona hemen adinaren araberako aukerak:

  • LH 5. eta DBH 2. mailen artekoek: narrazioa, ilustrazioa eta bertso-paperak.
  • DBH 3. eta 2. Batxilergoaren artekoek: mikro-ipuina, poesia eta komikia.

Azken eguna apirilaren 5a

Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 5a izango da –sari banaketa ekitaldia, ostera, maiatzaren 16an–. Eta bi modutara helarazi ahal izango dira lan horiek:

  • Posta elektronikoz. Bi dokumentu bidali behar dira helbide honetara: aed@aedelkartea.eus
  • Paperean inprimaturik. Lanaren hiru kopia aurkeztu behar dira AED elkartera edo bertara bidali: Pablo Uranga 4, behea. 20500 Arrasate.

Oinarri guztiak hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak