Metropoli Fundazioko fundatzaile eta lehendakaria den Alfonso Vegara, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan izan da, baina herriko esperientzia kooperatiboa ere ezagutu ditu. Lehen geldialdia Mondragon Korporazioan egin du, 60 urte baino gehiago dituen talde kooperatiboa ezagutzeko. Ondoren, Garaiara abiatu da bertako enpresak ezagutzeko eta bide batez, unibertsitatearen eta parte teknologikoaren arteko harremana ikusteko. Eraikin nagusian izateaz gainera, Co-Working gunea, Fagor Healthcare eta LKS Krean enpresak bisitatu ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.