Seaskaren 50. urteurrena ospatzeko jaialdi erraldoia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko otsailaren 18a

Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak, Seaskak, 50 urte bete ditu aurten, eta urteurren borobila ospatzeko jaialdia egin zuten zapatuan Biarritzen. Lepo bete zen aretoa, eta "gozatu ederra" hartu zuten bertaratu zirenek taularen gainean izan ziren Diabolo Kiwi, Willis Drummond, Berri Txarrak eta Xiberoots taldeek eskainitako emanaldiekin. Aitor Bengoak, 'Poli', argazkilari aretxabaletarraren argazkiak hemen ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak