Furgoneta bete arropa batu dute errefuxiatuentzako

Xabi Gorostidi 2019ko ots. 17a, 14:14
Bilketa lanetan aritu ziren lagunen talde argazkia.

Neguen be bero! jaialdia egin zuten atzo AGAKOko lagunek, Hotz Oñatikoekin elkarlanean. Goiz partean arropak eta elikagaiak biltzeko postua jarri zuten Biterin, eta bertan izan ziren ere Txatxilipurdiko lagunak, haurrentzako jolasekin. Ostean, bertso poteoak eta gaueko kontzertuek borobildu zuten jai egun solidarioa. 

"Primeran joan zen eguna. Goizean jarritako bilketa postuari esker furgoneta bat bete genuen Oñatira bidaltzeko, eta pozik gaude batutakoarekin. Janari eta arropa bilketa egin genuen, baina nagusiki, arropak jaso genituen" azaldu du Asier garai antolatzaileak.

Goizeko ekintzen ostean, bertso poteoa egin zuten arratsaldean. Honako lau bertsolariak aritu ziren Arrasateko kaleetan barrena: Ane Zuazubiskar, Paula Amilburu, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa.

Lau bertsolariak Irati Tabernaren kanpo aldean kantuan. 

20:00etan Sara Alonso bakarlariak emanaldia egin zuen gaztetxean, eta ostean ondorengo hiru taldeak igo ziren gaztetxeko oholtzara: Woodstrings, Balarrasa eta Salda Dago. Guztira 150 lagun inguru batu ziren kontzertuak ikusteko, eta borondatearen truk jasotako sarreren dirua  Lesbosen dauden errefuxiatuei laguntzeko bideratuko dute. 

Woodstrings taldea, atzoko kontzertuko une batean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak