Merezimenduz irabazi dio Realak Leintz Arizmendiri: 0-3

Mireia Bikuña 2019ko ots. 17a, 15:57

Izarnek, Anek eta Izarok sartutako golei esker eroan ditu hiru puntuak talde txuri-urdinak. Arrasatearrak ezer gutxi egiteko gai izan dira. "Emaitza justua izan da", esan du partidua bukaeran Olatz Legarda jokalariak.

Bereziki, arlo fisikoan egindako ahaleginak utzi duindar barik Leintz Arizmendi. Realak azkar eta ondo mugitu zuen baloia, eta ondorioz, baloiaren atzetik korrika ibili ziren minutu askotan Arrasateko jokalariak. "90 minutu baloiaren atzetik ibiltzen bazara, fisikoak ez du laguntzen, eta oso zaila da partidua aurrera ateratzea", esan zdu Legardak.

Atsedenerako bi goleko abantailarekin zegoen Reala. Bigarren zatian aukera gehiago sortu ditu arrasatearrek, baina ez dute azken jaurtiketan asmatu. Txuri-urdinen hirugarren golarekin bukatu da norgehiagoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak