Ford Mugarrik ezin izan du Muskiz taldearekin (29-31)

Maialen Regueiro 2019ko ots. 17a, 14:05

Ford Mugarri eskubaloi taldeak Muskiz taldearen aurka 29-31 galdu du gaur goizean Iturripen jokatutako partiduan. Etxeko taldea markagailuan aurretik jartzeko arazoekin egon da partidu osoan zehar eta azkenean ezin izan du partidua irabazi. Azken bi partiduetan arrasatearrek ezin izan dute aurkariarekin eta gaurkoan ere halaxe gertatu da, garaipenetik gertu egon badira ere. 

Basaurira bisitan

Hurrengo jardunaldian Basaurira egingo dute bisita arrasatearrek. Sailkapenean hamabigarren postuan daude, 14 puntu dituztelarik. Bestalde, Basauri laugarrena da sailkapenean Oñatiko Fagor Industrial taldearen atzetik. 

Aloña Mendiko taldeak

Ioritz Agirianoren neskek galdu egin zuten atzo, Bera Bera taldearen aurka (31-30). Atsedenaldira margailua alde zutelarik joan ziren, baina bigarren zatian Bera Berako neskek berdintzea lortu zuten. Hala, senior neskek gol bakarreko aldearekin, baina ezin izan zuten garaipena eskuratu. 

Fagor Industrialek, aldiz, Gure Auzune taldearen aurka irabazi zuen Zubikoan jokatutako partidua (31-23). Aitor Aranbururen mutilak markagailuan aurretik zeudela, atsedenaldira joan ziren eta bigarren zatian lehen zatiko dinamikarekin jarraitu zuten, defentsan estutuz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak