Baserritarren azoka, belar usain goxoarekin

Xabi Gorostidi 2019ko ots. 16a, 13:01
Ukendu tailerreko parte hartzaileak, azalpenak jarraitzen.

Artisauen eta baserritarren produktuak erosteko aukeraz gain, ukenduak egiteko tailerra egin dute gaurkoan, eta 30 lagunek hartu dute parte. Horrez gain, Korrikako arropak erosteko postua ere egon da Seber Altuben, eta M8 plataformakoek txapak eta besokoak jarri dituzte salgai. 

Askotariko belarren usainak nagusitu da goizean, Seber Altuben egin den baserritarren azokan. Ekoudalatxeko lagunek ukenduak prestatzeko ikastaroa egin dute, eta 30 lagun inguruk egin dute bat ekimenarekin. Azaleko gaitzen aurkako ukendua egiten ikasi dute, zauriak, erredurak eta bestelakoak sendatzeko aproposa dena. 

Betiko postuek ere ez dute kalerik egin; gazta saltzaileena, egurrezko tresnena, barazkiena... euren alboan izan dira M8 plataformako lagunak. Txapak eta besokoak jarri dituzte salgai, baina ez hori bakarrik. Martxoak 8ra begira photocalla ere jarri dute, eta esku orri informatiboak jarri dituzte mahai gainean, behar zuen orok har zitzan. 

M8 plataformako lagunak, photocallean, irribarretsu.

Azokak erre izan ditu beste gonbidatu batzuk. Korrikak bere postutxoa ere jarri du, Klika leloa zuten askotariko arropak saltzeko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak