Produktu merkeagoak, pailazoak, jolasak eta debaldeko krispetak, Ibai-arteren eskutik

Xabi Gorostidi 2019ko ots. 15a, 16:57
Kiki, Koko eta Moko, ikukizun berriarekin etorriko dira

Otsailaren 22an eta 23an urteko lehen Merkemerkaua egingo dute Ibai-arteko dendariek, eta berritasun batekin dator. 30 dendek maukak kalera ateratzeaz gain, Ibai-txiki eguna antolatu dute: pailazo ikuskizunekin, haurrentzako bi jolas parkearekin –maiatzak 1 plazan eta Seber Altuben– eta debaldeko krispetekin. 

Ibai-arteko lagunek euren burua berrasmatzen jarraitzen dute, eta aurtengo lehen Merkemerkauan, haurrentzako eskaintza berezia prestatu dute: Ibai-txiki eguna. 

Mauken azoka bi egunez egingo dute –otsailaren 22an eta 23an–, eta zapatuan helduko da haurren txanda. Kiko, Koko eta Moko pailazoek kalejira egingo dute goizean, eta ostean, bi emanaldi eskainiko dituzte Herriko Plazan; lehena 13:00etan, eta bigarrena 17:00etan. Azken hau emanaldi berri bat izango da, Irriparra barra-barra izenekoa, eta bi orduko iraupena izango du. 

Baina pailazoez gain, bi jolas-parke ere antolatu dituzte askotariko jolasekin. Eta guzti hori gutxi ez balitz, haurrentzako debaldeko krispetak ere jarriko dituzte –txartelak dendetan eskuratu daitezke– agortu arte. 

30 denda, kalera

Hauek dira euren maukak kalera aterako dituzten dendak, eta euren kokapenak:

  • BC: Maalako Errabala Aldea, 13
  • Bea lentzeria: Iturriotz Kalea, 4
  • Beinke: Arbolapeta
  • Errekamendi: Arbolapeta
  • Garraxi: Zarugalde10
  • Gili-Gili: Iturriotz Kalea, 9
  • Intersport Loramendi: Garibai Hiribidea 6
  • Intersport Loramendi: Maiatzaren bata Plaza
  • Itxaso: Olarte Kalea, 18
  • Josle: Otalora Lizentziaduna Kalea, 21
  • Kapikua: Doctor Bañez Kalea, 4
  • Kili-kolo: Calle de las Ferrerías, 21
  • Lasagabaster: Zerkaosteta Kalea, 1
  • Lizarralde kirolak: Juan Carlos Guerra Enparantza, 2
  • Luko: Erdiko Kalea, 32
  • Mabel: Juan Carlos Guerra Enparantza, 2
  • Maitia: Erdiko Kalea, 46
  • Markiegi: Olarte Kalea, 2
  • Merche: Erdiko Kalea, 19
  • Oskarbi outlet: Olarte Kalea, 14
  • Ouka: Erdiko Kalea, 42
  • Portaloi optika: Erdiko Kalea, 10
  • Promise: Maisu Arano Pasealekua Ibilbidea, 8
  • Sikol: Olarte 1
  • Tamayo: Olarte Kalea, 10
  • Troko: Erdiko Kalea, 14
  • Ttikitto: Olarte kalea 16
  • Txuri-beltz: Iturriotz Kalea, 33
  • Ume: Garibai Hiribidea, 6
  • Zubia: Biteri etorbidea, 1

Oharra: Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak