Mondrako zuzendaritzako ordezkariak asteburuan bertan hasiko dira banderak banatzen. Zuri-moreek Anaitasunaren bisita izango dute zapatu arratsaldean (16:30), eta hori izango da banderak banatzeko lehenengo eguna. Martxoaren 3an, berriz, Añorgaren kontrako lehian ere banderak banatuko dituzte: "Bandera bakarra jaso ahal izango da bazkideko", adierazi dute klubetik. Bandera jasotzeko nahitaezkoa izango da 2018-2019 denboraldirako Mondragon CF bazkide txartela aurkeztea. Egun horien ondoren banderak Mojategiko tabernan izango dira eskuragarri 10€tan.