Hiru mendi irteera egingo ditu Besaide Mendizale Elkarteak

Eneko Azurmendi 2019ko otsailaren 15a

Besaide Mendizale Elkarteak hainbat irteera antolatu ditu otsailerako eta martxorako. Lehenengoa otsailaren 24an egingo dute –domeka–, Donejakue bideko zortzigarren etapa –Portugalete-Kobaron–. Bigarrena, Zerain-Zerain, eta hirugarrena, Formigalera eski irteera. 943 77 30 66 telefonora deituta, besaide@besaide.eus helbidera mezu bat idatzita edo Besaideren egoitzara joanda eman daiteke izena.

Lehenengoa otsailaren 24an egingo dute –domeka–, Donejakue bideko zortzigarren etapa –Portugalete-Kobaron–. Egoitzan izena emateko aukera otsailaren 19an egongo da, 19:30etik 20:30etara –aipatutako bi bideak erabiliz ere bai–.

Bigarren irteera martxoaren 10ean egingo dute: Zerain-Zerain. Ondoren, bazkaria egingo dute sagardotegian.Egoitzan izena emateko egunak otsailaren 19a, 20a eta 26a, 19:30etik 20:30era –aipatutako bi bideak erabiliz ere bai–.

Azken irteera Formigalera egingo dute martxoaren 23an eta 24an, eskiatzera.  Astelehen, martitzen eta eguaztenetan eman ahalko da izena, 18:30etik 19:30era, baita telefonoz eta helbide elektronikoz ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak