Pentsiodunek ekitaldi berezia egingo dute astelehen arratsaldean

Xabi Gorostidi 2019ko otsailaren 15a

Karmele Iparragirre, osoko bilkura batean, zinegotzien aurrean hitz egiten.

Goizean ez dute elkarretaratzerik egingo, eta horren ordez hitzaldia eta argazki proiekzioa egingo dute Kulturaten, 18:30ean. Euren mobilizazioetako argazkiak eta bideoak proiektatu ostean, Arantza Corralesek Zer dago pentsioen atzean? izeneko hitzaldia egingo du. Hilaren 25an, betiko hitzordura itzuliko dira –12:00etan Herriko Plazan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak