3.000 profesionalek hartu dute parte Goi Eskola Politeknikoak profesionalentzako antolatutako ikastaroetan

Maialen Regueiro 2019ko ots. 13a, 09:11

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak profesionalentzako 252 prestakuntza-ikastaro eman ditu 2018an eta 200 enpresetako 3.000 profesionalek hartu dute parte. Prestakuntza hori presentzialki zein online ematen da, unibertsitateak berezko dituen arloetan: zientziaren eta teknologiaren arloan, enpresaren arloan, humanitateen arloan eta hezkuntzaren eta gastronomiaren zientzien arloan.

Lanbiderekin elkarlana

Ikastaro horietako batzuek Lanbideren finantzaketa dute eta, hortaz, doakoak dira. Zehazki, honako hauek dira aurten Lanbiderekin elkarlanean abian jarriko diren ikastaroak: Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren kudeaketa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak