Arrasate atletiko taldeak hainbat sari lortu ditu, Salamanka eta Anoetan

Maialen Regueiro 2019ko ots. 12a, 12:31

Arrasateko atletiko taldeko kideak Salamankan eta Anoetan izan dira asteburuan. Eneko Carrascalek urrea eta brontzea eskuratu zituen Salamankan, luzera-jauzian eta salto hirukoitzean, hurrenez hurren. Ibai Fernandezek, berriz, zazpigarren postua eskuratu zuen 6,90 metroko jauzia egin ostean. 

Anoetako txapelketa

Anoetako txapelketan ere emaitza onak lortu zituzten Arrasateko kideek. Pertika-jauzian Malen Ruiz de Azuak urrea lortu zuen 4,25 metroko jauzia eginda. Istar Dapenak, berriz, zilarra lortu zuen 4,80 metroko jauzia egin ostean. Salto hirukoitzari dagokionez, Alex Agirianok urrea lortu zuen eta Alain Egiak brontzea. Mikel Agirrek laugarren postua lortu zuen eta Aitor Urangak zortzigarrena. 

Hurrengo txapelketak

Antequeran izango dute hurrengo Espainiako txapelketa eta bertan izango dira, Maialen Axpe, Malen Ruiz de Azua eta Istar Dapena pertika-jauzian eta salto hirukoitzean Eneko Carrascal, Ibai Fernandez eta Iñigo Uribarren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak