Ikuskizun honen lehen emanaldia urrian egin zuten eta hasieratik adostu zuten martxoan izango dela azkena. Atzokoa hegoaldean egin duten bakarra izan da eta elkarteko kideak pozik daude aretoak bete dituztelako. Atzoko emanaldiak, beste helburu bat ere badu, izan ere, duela hamasei urte hasi zen Arrasate eta Zuberoaren arteko harremana eta atzoko hitzorduari esker, Zuberoako dantzariek Arrasatekoak ezagutu zituzten. Asmoa da irailean topaketa bat egitea eta horretarako, beharrezkoa da aurretiko harremana sortzea.