Bi porroten ostean, garaipen garrantzitsua lortu du ARTk Mojategin

Maialen Regueiro 2019ko ots. 9a, 19:34

Azkenengo bi jardunaldietan ARTk ezin izan du garaipena lortu du, baina gaur La Unica izan du aurkari eta 31-26 irabazi du etxeko taldeak. Ez da partidu erraza izan arrasatearrentzat. Izan ere, atsedenaldira 7-21 joan dira, baina bigarren zatian markagailuari buelta eman eta azkenean Arrasaten geratu da garaipena.

Erakustaldia bigarren zatian

Isasiren mutilek ez dute lehen zati ona egin eta La Union aurretik egon da une oro. Hala ere, arrasatearrak indartsu irten dira zelaira bigarren zatian eta erakustaldia eskaini dute Mojategin. Lan asko egin behar izan dute berdinketa lortzeko, baina lortu dute eta baita norgehiagoka irabazi ere. Beraz, gaurkoan Kanpanzar Arrasatek eman duena, mailari eusteko borrokan aurrerapauso handia izan da.

Hurrengo partidua

Sailkapenean zazpigarren postuan daude arrasatearrak eta hurrengo partidua ere etxean jokatuko dute Ordiziaren aurka. Hala, Isasiren mutilek beste aukera bat izango dute mailari eusteko. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak