Misteoriozko kategorian saria
Circulo Rojo argitaletxeak 2.000 liburu argitaratu zituen 2018an eta horietatik 400 misteriozkoak izan ziren. Ane Odriozolarena kategoria horretako hautagaietako bat zen, Madrilgo bi idazlerenekin batera.
Circulo Rojo argitaletxearen urteroko sarien gala egin zen atzo Almerian eta Ane Odriozolaren El secreto de Gibola liburuak mistoriozko saileko saria eskuratu zuen. Odriozola legazpiarra da, baina Arrasateko Udaleko langilea da. Abenduan argitaratu zuen liburua eta hamabost egunean 500 ale saldu zituen. Hala, dagoeneko hirugarren edizioa kaleratu du.
Circulo Rojo argitaletxeak 2.000 liburu argitaratu zituen 2018an eta horietatik 400 misteriozkoak izan ziren. Ane Odriozolarena kategoria horretako hautagaietako bat zen, Madrilgo bi idazlerenekin batera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.