Iruñeako Maravillas itxi izanagatik, Arrasateko Gaztetxeak elkartasun jaia antolatu du. Jaia mahainguru baten bueltan hasi da eta bertan, Maravillas, Errekaleor eta Kijera kideak izan dira gaiaren inguruan hausnartzeko. 19:00etan karro poteoa egingo dute herriko kaleetan zehar eta eguna borobiltzeko hainbat kontzertu egongo dira Gaztetxean. Gaur lortzen den diru guztia Maravillasi laguntzeko bideratuko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.