Txotxparta antolatu du Ttakun txalaparta taldeak otsailaren 22rako

Aitor Zuazabeitia 2019ko otsailaren 11

Ttakun txalaparta taldeak Txotxparta jaia egingo du hilaren 22an, egubakoitza. Iturrieta sagardotegia da aukeratu duten lekua eta autobusa antolatzeko asmoa daukate.

2018an 25. urteurrena ospatu zuten Ttakunekoek eta aurtengo topaketa ere ekimenez beteta egongo dela adierazi dute. Asmoa da 50 lagun ingururendako autobusa antolatzea, eta otsailaren 22an Iturrieta sagardotegira joatea jai giroan gozatzera.

Sagar Challenge erronka izango da aurtengo berrikuntza, umorez betetako erronka honetan ez da sorpresarik faltako.

Egitaraua:

  • 19:00: Poteo animatua Jaizale tabernan hasita.
  • 20:30: Autobus irteera Garibai geltokitik.
  • 20:45: Poteoa Aramaion.
  • 21:30: Afaria Iturrieta sagardotegian.
  • 00:00: Sagar Challenge.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak