Emakume artisauen eta baserritarren lana ikustarazteko azoka

Xabi Gorostidi 2019ko ots. 8a, 13:14
Irudia: Arrasateko Udala

Martxoak 8ko plangintzaren barruan emakume artisauen azoka antolatu du, beste behin, Udaleko Berdintasun Sailak. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko bi postu egongo dira azokan. Martxoaren 9an egingo da, Seber Altube plazan, 10:00etatik 14:00etara.

Izen-emateak 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian egin daitezke, otsailaren 7tik 22ra bitartean

Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du –Otsailaren 27tik Martxoaren 1era – Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak