Azpimarratu dute, ordea, zerrendak ez daudela guztiz itxita: "gizarte zibileko jendea integratzeko abagunea dago, independente bezala, eta borondatea duen eta proiektuaren gida lerroak partekatzen dituen edonori ateak zabalduko zaizkio" azaldu dute.
Ez diote atea ixten aurrerantzean beste alderdi batzuekin batera aurkezteari: "Beste indar politikoekin hitz egiten dihardugu hurrengo hauteskundeei begira, baina oraindik erabateko akordioa ez da burutu".