2018ko abenduan Fagorrek Amica enpresarekin antzeko kontratu bat adostu zuen. Kasu horretan, bi negozioen arteko negoziazioak aurrera doaz, lerro zuriko etxetresna elektrikoetan Fagor marka erabiltzeko lizentzia izenpetzeko. Horrez gain, Fagorrek bere markaren erabiltzeko interesa duten beste negozio batzuekin hitz egiten ari da, gailu txikien eta konfor eremuetan.