MU 86-74 nagusi Valladolideko Unibertsitatearen kontra

Julen Iriondo 2019ko ots. 3a, 21:27

Arrasatearrek ez dute ondo hasi partidua, baina gai izan dira norabidea zuzentzeko, eta bigarren eta hirugarren laurdenetan lortu dute neurketa bideratzea eta garaipena lortzeko adinako aldea sortzea.

Borroka handiko partidua izan da. Defentsan ez dira ondo hasi etxekoak, eta hori aprobetxatu dute kanpokoek lehen laurdena aurretik amaitzeko: 17-21. Bigarrenean hobera egin du Arrasatekoen jokoak: atzean errebotea dominatu dute, eta kontraerasoetan saskiratze errazak lortu. 46-38 zen emaitza atsedenaldian.

Bigarren zatian are gehiago hobetu da etxekoen defentsa: Valladolidekoen blokeo zuzenen jokoa hobeto defendatu dute, esate baterako. 15-16 puntuko errenta hartu dute hirugarren laurdenean, eta errenta horrekin nahikoa izan da garaipenari eusteko.

Martin Buesa izan da neurketako saskiratzaile onena, 21 punturekin.

Partiduko estatistikak, hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak