San Blas opilak egiten ibili dira Okendoko ludotekan gaur arratsaldean 17:00etatik 19:00etara, Txatxilipurdi euskara elkarteak antolaturik. Osagai gutxiko eta elaborazio errazeko opila izanik haurrak errez moldatu dira eta gustura sartu dituzte eskuak orean. Amaieran, gurasoekin batera, opila dastatzeko aukera ere izan dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.