Lehenengo zatia 0-2ko emaitzarekin amaitu da. Lehen gola faltaz egin dute bizkaitarrek, eta bigarrena korner batean.
Bigarren zatian markagailua iraultzeko intentzioz kantxaratu dira arrasatearrak, baina ez da posible izan; atezain-jokalariarekin ari zirela, gernikarrek baloia lapurtu eta hirugarren gola egin dute.
Mondratekoen ahaleginak, bitartean, behin eta berriz utzi ditu ezerezean Gernikakoen atezainak.