Gaztediren kontra egin bezala, sorpresaren bila Kanpazar ART

Jokin Etxebarria 2019ko ots. 1a, 09:45
Kanpazan ARTko familia Gernikan jokatutako partiduaren ondoren

Datorren asteburuan –nahiz eta GA-n asteburu honetan jartzen duen–, La Unica talde nafarra hartuko dute Arrasateko errugbi taldekoek Mojategin

Lehen itzuli zaila eduki eta gero, azken partiduetan gora egin du Kanpazar ART taldeak. Gaztedi hirugarren sailkatuaren aurka sorpresa eman eta gero, etxetik kanpo jokatu dituzte Igor Isasiren mutilek, eta bietan, bonus puntu bat eskuratzea lortu dute. Hori horrela, duela aste batzuk azken sailkatu izan eta gero, gaur egun zazpigarren dira, putzutik hiru postu gorago.

Azken emaitzek taldeari hauspoa eman diote, eta, kontrario zuzenen aurkako partiduak iristen diren bitartean, etxeko norgehiagoketan, aurrean kontrario gogorrak izan arren, gozatzeko helburuarekin zelairatuko dira.

Datorren asteburuan, Iruñeko La Unica taldeak bisitatuko du Mojategi. Nafarrak bosgarren dira sailkapenean, partidu bat gutxiagorekin. Lehen lau postuetara salto egiteko derrigorrezkoa dute garaipena, eta kontuan hartuta joaneko partidua 37-11ko emaitzarekin amaitu zela, partiduak ez du erraztasunik emango. Baina sorpresak existitu existitzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak