Mendi martxa eta bazkaria antolatu ditu otsailaren 23rako Bulkada Berrien Garaia Da dinamikak

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 31a, 12:38
  • Monterronen hasi eta Udalan amaituko diren bi ibilbide egingo dituzte –laburra eta luzea–, eta bidean zehar azalpen historiko batzuk entzuteko geldialdiak egingo dituzte. Hankei astindua eman ostean Udalako Larrinetxe jatetxean bazkaria egingo dute, eta izen emateak Irati tabernan egin beharko dira otsailaren 17a baino lehen. 

Jira eta bira! izena jarri diote Bulkada Berrien Garaia Da-ko lagunek, otsailaren 23rako antolatu duten ekimenari. Monterronen hasi eta Udalan amaituko diren bi mendi martxa antolatu dituzte; laburra eta luzea. Laburra 7,5 kilometrokoa da, eta ondorengo ibilbidea izango du: Monterron, Anporreta, Maetzerreka eta Udala. Luzeak, aldiz, 15 kilometroko luzera du eta leku hauetatik igaroko da: Monterron, Anporreta, Maetzerreka, Udala, Besaide eta Udalara buelta berriz. 

Antolatzaileek ondorengo oharra helarazi nahi izan dituzte:

  • Pertsona oro da ongi etorria: norbanako, familia, talde...
  • Ez da ibilaldi neurtu bat: denbora daukagu, beraz, lasai joan.
  • Ibilbidean zehar, hainbat lekutan, gure herriko historiaren inguruan azalpenak emango dira

Bi ibilaldiak Udalan amaituko direnez, 14:30ean bazkaria egingo dute parte hartzaileek Larrinetxe jatetxean. Prezioa 20 eurokoa izango –15 langabetuentzat– eta beharrezkoa izango da Irati tabernan izena ematea, otsailaren 17a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak