Asteburu honetan emango diote hasiera denboraldiari Arrasateko gimnastek

Jokin Etxebarria 2019ko urt. 30a, 09:26

Bergaran hasiko dute denboraldia Arrasateko gimnastek

140 gimnastek osaten dute Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea 2018-19 denboraldian eta lehen zita Bergarako Labegaraieta kiroldegian edukiko dute datorren asteburuan:  Eskolarteko amateur mailako lehen fasea.

Arrasate Dragoi Gimnasia taldeak asteburu honetan hasiko du 2018-19 denboraldia Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatuko den Eskolarteko amateur mailako lehenengo fasearekin.

Bertan, kadete mailan taldeka arituko dira pilota eta uztaiarekin. Jubenil mailan bakarka pilotarekin egingo du Noah Berrocalek bere ariketa; taldekako mazoetako ariketan berriz, bi taldek hartuko dute parte. Eta seniorretan, Maitane Ugarte pilotarekin arituko da, taldeka mazoekin eta pilotarekin ibiliko direlarik.

Aurten, 140 gimnastek osotzen dute dragoien taldea eta nahiz eta aurreko urteetan izan duten entrenatzeko leku falta pairatzen jarraitu, ilusioz eta indartsu hasi nahi dute denboraldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak