Giante talde gasteiztarraren hardcore doinuak gaztetxean

Aitor Zuazabeitia 2019ko urt. 30a, 19:15

Gasteizko laukotea Arrasateko Gaztetxean izango da ostegunean, urtarrilak 31, Kooltur Ostegunak ekimenaren eskutik.

Aste honetako ostegunean, hilak 31, Giante hardcore taldea ikusi ahal izango dugu Arrasateko Gaztetxean. Gasteizko hardcore taldeak zuzeneko indartsua izateko fama irabazi du oso denbora laburrean eta giro ona sortuko dela espero da.

Gasteiztarrek hainbat bideoklip kaleratu dituzte dagoeneko eta This is fine izeneko lan luzea izan da kaleratu duten azkeneko edukia. Arrasatekoaz aparte eskainiko dituzten emanaldien artean Azkena Rock jaialdian eskainiko dutena aipatu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak