14:00ean gertatu da istripua Arrasateko GI-627 errepidean, Ospitaleko sarbidetik gertu. Furgoneta bat errepidetik irten da eta ondorioz irauli egin da. Ertzaintzak jakinarazi duenez ez dago zauriturik. Istripuaren eraginez Bergarara noranzko bidea oztopatu du iraulitako furgonetak. Garabiak ordubetera etorri da ibilgailua jasotzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.