Saioa Karateko kideak Gipuzkoako Txapeldun taldeka Kumite modalitatean

Jokin Etxebarria 2019ko urt. 29a, 13:45
Dominez bete zituzten kolkoak Saioa Karate Klubekoek

Asteburuan Azkoitian ospatu zen Gipuzkoako Txapelketa. Bertara Saioa Karate Klubeko bost ordezkari joan ziren eta maila guztietan lortu zituzten dominaren bat.

Azkoitiko Elkargunean jokatu zen pasa den asteburuan Gipuzkoako Karate Txapelketa eta bertara, lau modalitate ezberdinetan parte hartzeko asmoz, Saioa Karateko bost ordezkari gerturatu ziren. Emaitzak gainera, ezin hobeak izan ziren, guztira 8 domina eskuratu zituztelako.

Kata modalitatean, banaka, Markel Elorzak hirugarren amaitu zuen. Taldekakoan aldiz, bigarren amaitu zuen Markelek berak, Iosu Madinabeitiak eta Aitor Lasagabasterrek osatutako hirukoak.

Talde honek berak Gipuzkoako Txapeldun izatea lortu zuen Kumite modalitatean. Eta banaka, senior mailan 75 kilo azpikoetan, Markel Elorza txapeldunorde izan zen final oso parekatu batean. Lehen aldiz txapelketa batean parte hartzen zuen Martxel Tejedorrek berriz brontzearen lehian ezin izan zuen garaipena eskuratu.

Emaitza bikainak izan dira beraz, eta bai Euskadiko eta baita Autonomien arteko txapelketak prestatzeko bultzada handia jaso dutela ziurtatu dute Saioa Karate Klubetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak