Beste urrats bat, segurtasun pertsonalean ahalduntzeko

Xabi Gorostidi 2019ko urtarrilaren 28a

Defendatzeko trikimailu bat azaltzen. Argazkia (ABAE).

ABAEk antolatuta autodefentsa feministako beste tailer "aberasgarri bat" egin dute asteburuan. Euren burua arrisku egoeratan ikusi izan duten hainbat emakumek hartu zuten parte, eta bertan ikasitako lezioak partekatzeko bideoak ere grabatu zituzten. 

Jose Matas antolatzaileak azaldu du, etorkizuneko tailerrak osatzeko ideia berriak garatzeko ere balio izan zuela. "Komentatu genuen interesgarria izango litzatekeela segurtasun indarretako agenteren bat ekartzea, babes elementuei buruzko legedia hobetu ezagutzeko: ea legala den defentsa pertsonalerako laban bat gainean eramatea, edo piper gasak, edo deskarga elektrikoak eman ditzaketen linternak..."

Irudia: Asteburuko tailerreko bi partaide, kolpeak entseatzen. Argazkia (ABAE).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak