Gaztetxean, gustura ibili dira umeak eta gurasoak, sormen jokoetan parte hartuaz

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 27a, 20:11

Sormen jokoak izan dituzte gaurkoan oinarri, Guraso eta Haur Asanbladakoek antolatuta, gaztetxean. Bertaratu diren umeak eta gurasoak birziklatutako edota berrerabilitako materialarekin ibili dira batez ere eraikuntza jokoetan parte hartuaz.

Gaztetxea umez eta gurasoz bete da beste behin eta harrera beroa izan du Guraso eta Haur Asanbladak antolatutako ekimenak.

Sormena, oinarri

Adinaren arabera, ume txikiagoek eta handiagoek aukera izan dute askotariko sormen jokoekin jolas egiteko. Ume txikienak, esaterako, kartoizko arrautza kaxekin edota komuneko paperaren bilkariekin jolasean ibili dira. Nagusiagoek, aldiz, makedo eraikuntza jokoan ibiltzeko aukera izan dute. Izan ere, kartoi ugari zeukaten bertan, eta adibidez, tunel itxurako eraikuntza bat egiten ibili dira bertaratu diren lagun batzuk. Tunelaren goiko aldea, oihalekin estali dute, gainera.

Gaztetxearen filosofiarekin bat

Asanbladako kide den Itsaso Galarraga gurasoak esan du jende dezente bertaratu denez, pozik gelditu direla. Eta gaineratu du gaztetxearen filosofiarekin bat egiten dutela halako ekimenek: "Autonomoak izaten erakusten digute halako ekimenek, guk egindako gauza gutxirekin, ondo pasa daitekeela erakusten digute", adierazi du.

Txokolate beroa dastatzeko aukera ere izan dute gero, eta azkenik, asanblada egin dute, balorazioa egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak