Ford Mugarri Arrasatek irabazi egin du Universidad Deusto Loyolaren aurkako partidua (31-29)

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 27a, 13:07
Josu Herrero, gola sartzeko prest.

Hasieratik markagailua aurretik dutela joan dira Arrasateko mutilak, Universidad Deusto Loyolaren kontrako partiduan. Atakean golak erraz sartu dituzte etxekoek, eta nahiz eta defentsan lanean kostata ibili diren, bi puntuko aldearekin garaitu dute aurkaria.

Ford Mugarri Arrasateko taldekideak bi goleko aldearekin, aurretik ibili dira ia partidu guztian zehar, Universidad Deusto Loyolaren aurka jokatu duten partiduan.

Azken minutuetan gainera, aurkariak bi taldekide gutxiagorekin gelditu dira eta gol bakarreko aldearekin zeudenean, Arrasateko atezainak aurkarien penalti bat ere gelditu du. Azkenean, lortu dute ia partidu guztian ibili diren bi goleko alde hori lortzea eta markagailuak 31 eta 29 markatzen zuela bukatu da jokoa.

Taldeko Josu Herrok adierazi du, partiduan hasieratik aurretik joan direla eta gustura gelditu direla emaitzarekin, izan ere, hauxe gaineratu du: "Beharrezkoak genituen bi puntuak, liga estututa dagoelako beheko postuetan. Beraz, garaipenarekin gustura gaude. Aurkariak gure mailakoak ziren eta ondo ibili gara".

Datorren astean, Sopelakoen aurka

Ekipo beteranoa da Sopelakoa, eta horien aurkako partidura ere irabazteko esperantzaz joango dira Arrasateko mutilak.

Aloña Mendik, galdu

Oñatiko Aloña Mendik, berriz, ezin izan du asteburu honetako partidua irabazi. Atzo, zapatua, Basaurin izan zuten partidua eta 24-19 galdu zuen Fagor Industrial Aloña Mendik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak