Ointxe!-ko gazteek ezin Lauko finalean aurrera egin

Txomin Madina Milikua 2019ko urt. 27a, 13:59

Lehia borrokatuaren ostean, Eneko Mataren mutilek 54-64 galdu zuten atzo La Salleren aurka.

Ointxe!-ko gazte mailako mutilek ezin izan zuten atzo Bilboko Casillan La Salleren kontra zuten partidua irabazi, eta ondorioz, Lauko finaleko finaletik kanpo geratu ziren. Hitzorduaren garrantziak urduritasuna ekarri zien arrasatearrei, eta partidua parekatua izan arren, 54-64 izan zen azken emaitza. Aipatzekoa da horixe izan zela markagailuan egon zen alderik handiena: atsedenaldira arrasatearrak hiru azpitik zihoazela joan ziren, eta egon ziren Ointxe!-koak aurretik ibili diren uneak ere.

Eneko Mata entrenatzailearen arabera, jokalariak ez ziren beste partidu batzuetako mailan egon, eta hirukoen saskiratzean ere ez ohi bezain fin ibili. Errebotean egindako akatsek ere ugaritu egin zituzten aurkarien saskiratze aukerak.

Lauko finaletik kanpo geratuta, Euskal Ligako A2 mailan jarraitzen dute arrasatearrek; A1 mailara igotzeko, lehenengo bien artean sailkatu behar dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak