Besaide M.E.ko zuzendaritza berritu dute, eta Eñaut Iturbe izango da presidentea

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 25a, 14:47
Atzoko batzarreko argazkia.

Atzo egin zuten urteroko batzar orokorra, eta eguneko puntuak onartu ostean, ezohiko batzar bidez onartu zuten zuzendaritza berria. Zazpi lagunek osatuko dute –gehi ordezko bokal bat–, eta ilusioz eta lanerako borondatez ekingo diote elkartea gidatzeari. 

Honako kideek osatuko zuzendaritza berria:

  • Lehendakaria: Eñaut Iturbe Anduaga 

  • Lehendakari-ordea: Asier Uroz Geijo 

  • Diruzaina: Jokin Murgiondo Larrea 

  • Idazkaria: Imanol Ibarra Arantzeta 

  • Bokala: Jon Azkoaga Ugalde 

  • Bokala: Mertxe Exposito Sampedro 

  • Bokala: Iraitz Etxaburu Pie de Hierro 

  • Ordezko bokala: Olatz Igartua Iturbe

Irudia: Eñaut Iturbe presidente berria, proiektore aurrean hizketan. 

Besaidek zuzendaritza berritzeko gogoa plazaratu ostean, Eñaut Iturbe laguntzeko prest azaldu zen. Presidente izatea proposatu zioten, eta pixkanaka zuzendaritzako lan-taldeko kideak batzen hasi zen. "Zortzi lagun gaude momentu honetan, eta ateak zabalik izango ditugu jende eta ideia berriak sartzeko. Lehenik eta behin, aurreko zuzendaritzak egindako lana sakon aztertzea tokatzen zaigu, gure ekarpenak egiten hasi aurretik. Ilusioz gaude bide berriak egiteko eta gure helburuetako bat izango da ahalik eta jende gehienengana heltzea: haurrak, gazteak, emakumeak...". 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak