Laura Herrero diseinatzailearen SYNTSIS lanak ireki du Madrileko moda astea

Maider Arregi 2019ko urt. 25a, 12:29
Laura Herrero diseinatzailearen diseinuak. Barruko argazkian Laura Herrero. Argazkiak: Samsung EGO.

Mercedes-Benz Fashion Week Madrid moda aste esanguratsua ireki berri du Laura Herrero diseinatzaile arrasatearrak. Bera izan da aurtengo Samsung EGO Innovation Project lehiaketak saritu duen diseinatzaile ekintzailea.

Laura Herrero 22 urte dituen diseinatzaile arrasatearra da; eta, moda eta teknologia bikain uztartu izana saritu du Samsung EGO Innovation Project lehiaketak. Izan ere, urtero, lehiaketa honek modaren baitan aurrera eramandako berrikuntzarik onenak saritzen ditu. Aurten, Herreroren SYNTSIS lanak jaso du sari nagusia.

Zortzi diseinuko bilduma

Laura Herrero ez da fast fashion mugimenduarekin identifikatzen. Teknologia berriak modu artistikoan erabili dituela azaldu du. Egun, street style-an erraz jantzi daitezken eta sport ukitua duten zortzi diseinu egin dituela nabarmendu du. 10.000 euroko saria eskuratu du eta materialean eta makinerian egingo duela inbertsioa aurreratu du Herrerok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak