Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik, 410 euroko saria egokitu zaio Eneko Carrascali

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 24a, 16:42

Azken urteetako ohiturari jarraituz, gidabaimeneko atal teorikoa euskaraz gainditu duten herritarren artean zozketa egin du Udalak da. Saria ez da nolanahikoa: azterketaren kostua itzuli baitio Udalak irabazleari, kasu honetan herriko kirolari onena izendatutakoa den Eneko Carrascali. Zorionak!

Debagoieneko Mankomunitateak eta bailarako euskara zerbitzuek egindako lanari esker, autoeskolen eskura jarri zen 2009an azterketa teorikoa euskaraz lortzeko materiala:
 
·         Teoria orokorreko eskuliburua
·         Testak (ikasleek Internet bidez egiten ditzakete testok)
·         Multimedia programa (euskaraz entzuteko eta 3D ikusteko)
·         Autoeskolan eduki beharreko panel informatibo elebidunak
·         Terminologia hiztegia
 
Gainera, azpimarratzekoa da gaur egun Arrasateko autoeskola guztietan dela posible euskaraz prestatzea azterketa teorikoa. Ekimen honi bultzada emateko, Arrasateko Udalak egitasmoaren sustapen kanpaina egiten du urtero udaberri aldera ikastetxeetan eta autoeskoletan, horretarako prestatutako diptikoen bidez; "Arrasateko herritarrak animatu nahi ditugu gidabaimena euskaraz ateratzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak